Nortzuk gara

(2006-2014) Ikus-entzunezkoarekin gure kolaborazioaren hasierak, Gerra Zibila

Garai honetan gure Berregite Historikoko taldea aitzindaria izan zen irudikapenean Euskadin, baina baita Estatuko Iparralde osoan.2006-an jaio zen, Dygital Audiovisuales-eko produktorea zen Jabier Gutierrez-ek (zeinek, Sancho de Beurko Elkarteak 1998-tik aurrera Gerra Zibilari buruzko ikerkata lanak, artikuluak eta argitaratutako liburuen berri izan zuen) EITB-rako dokumental bat egiteko proposamena azaldu zigunean. Euskal zineman, ”Lauaxeta” Esteban Urkiaga-ri eskainitako filme luzea (“A los cuatro vientos”, José Antonio Zorrilla, 1987) eta “Vacas”-eko eszenaren bat (Julio Medem, 1992) izan ezik, ez zen 1936/1937 garaiko borroka eszenarik agertu. Ezaugarri hauetarako produktu bat egiteko, britaniar eszenografian oinarritu behar genuela proposatu genion Javier-i. Sinesgarri gertatzen bazen, saiatu ginatekela erantzun zigun. Hori izan zen ikus-entzute sektorean izan ditugun kolaborazio ugarietan parte hartzera eraman gaituen hasiera puntua. Hurrengo hauek nabarmendu nahi ditugu:

  • Erabat hornitutako birsortzaileak

  • Mota guztietako garaiko atrezo-a

  • Aholkularitza historikoa